Herri batzarra deitu du Legazpiko EH Bilduk ekainaren 8rako
ultur Etxeko areto nagusian izango da, 18:30ean. Herriko koordinazio talde berria izendatuko dute, besteak beste.
Legazpiko EH Bilduk herri batzarra egingo du ekainaren 8an, asteartea, Kultur Etxeko areto nagusian, 18:30ean. Bertan, besteeak beste, kargua hartuko du herriko koordinazio talde berriak.
Urtarrilean hasi zen EH Bilduren II. Kongresua amaitzear da, eta azken fasean sartuta dago. Kongresuaren azken fase honetan herrietako koordinazio taldeak aukeratzen ari dira, eta Legazpiren kasuan, herriko Bilkideek bihar bertan berretsiko dute bere osaketa.
Ondoren, ekainaren 8ko herri batzarrean, kargua hartuko dute Legazpiko EH Bilduren koordinazio taldeak eta tokiko koordinatzaile orokorrak ere, Bilkide legazpiarren gehiengo zabal batek horrela erabakita.
Koordinazio mahai berri horren funtzioen artean honako hauek daude: batzarra dinamizatzea; ildo politikoa planifikatzea eta dinamizatzea, ildo politiko orokorra tokiko mailara eramatea eta lan ildo propioekin osatzea; eta udal taldea eta osatu diren lantaldeak ikuskatzea, dinamizatzea, koordinatzea eta informatzea.
Batzarrean aztertzekoak
EH Bilduren herri batzarra 18:30ean hasiko da, irakurketa politikoarekin. Ondoren, koordinazio talde berriaren kargua hartzea etorriko da, eta horren ostean, koordinazio taldearen funtzioak eta eskumenak azalduko dira. Proposamen baten bozketa ere izango da, koordinazio taldearen osaketa handitzekoa, hain zuzen.
Bilera amaitzeko, etorkizuneko erronken inguruko hausnarketarako tartea irekiko dute.