Ataun kanporatu egin du Alegiak final-laurdenetan
ATAUN // Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketaren aurtengo bidea final-laurdenetan utziko du Ataunek. Alegiak kanporatu du, larunbatean Auzoetan 1-2 irabazita. Denera, 2-4 geratu dira. Kadeteetan bakarrik lortu dute (22-2) ataundarrek garaitzea. Bai jubenilek eta bai helduek 20-22 galdu dute.













