Legazpiko 'Haragiari kosk' Lekanazpik antolatutako dastaketarekin
Lekanazpi elkarteak aurrera darrai uda atarian antolatutako ekitaldi sortarekin, eta oraingoan herriko abeltzainek egiten duten lana ezagutzeko eta ekoizten duten txekor haragia dastatzeko aukera eskaini du. Lekanazpirekin haragiari kosk izenburupean, solasaldia eta haragi dastaketa egingo ditu hilaren 16an, asteazkena, 19:00etan Bikuña-enea plazan.
Lakiola baserriko Ander Ibarguren, Urtatzako Mikel Mantxola eta Brinkolako Zubiaurgo Iñigo Gorospe dira abeltzainak, eta euren etxeetan hazitako txekorren inguruko joan-etorriak azalduko dituzte lehenik. Ondoren, eurek hazitako txekorren haragia dastatzeko aukera emango dute. Haragia bertan prestatutako da, parrillan, eta Goierriko sagardoa ere izango da.
Parte hartzeko izena eman behar da: https://labur.eus/lekanazpirekinharagiarikosk. Helduek 8 euro ordainduko dute, eta 12 urtez azpikoek bost euro. Ordainketa bertan egingo da.
COVID-19ak eskatutako neurriei jarraituz, mahaietan launaka eta tartea gordez eseriko dira.