Sinadura bilketaren azken eguna, gaur
GI-2632 errepidean dagoen biribilgunearen konponketa eskatzeko sinadurak biltzen ari da udala.
Ezkio-Itsasoko Udalak sinadura bilketa jarri zuen martxan maiatzaren 31n, Ezkioko herrigunera igotzeko GI-2632 errepidean dagoen biribilgunearen konponketa eskatzeko. Udalak adierazi duenez, «oso puntu arriskutsua» da, eta hori dela eta aurkeztuko dituzte herritarren sinadurak Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura sailean: «Arazo honi konponbide bat eman diezaiola eskatzeko». Gaur izango da sinatzeko azken eguna, Ezkio-Itsasoko udaletxean.