Aire Libreko I. pintura lehiaketa jokatuko da bihar
IDIAZABAL // Udalak Aire Libreko I. pintura lehiaketa antolatu du biharko. 09:00etan hasiko da, eta 15:00ak arte herrian zehar ibiliko dira parte hartzaileak haien lanak ontzen. Sari banaketa, berriz, 18:00etan izango da, udaletxean. Herriko ondarea jasotzea da ekimenaren helburua, herritarren irudimena baliatuz. Teknika librea erabiliko dute partaideek eta bakoitzak bere materiala eramango du.













