Pentsiodunak astelehenean Lazkaon bilduko dira
LAZKAO // Goierriko jubilatu pentsiodunek datorren asteko elkarretaratzea Lazkaon egingo dute, Goierri beheko hiru herri hazienetan txandatzeko ohiturarekin segiz. Astelehenean 11:00etan elkartuko dira, Lazkaoko plazan. Ohi bezala, pentsio duinen eta publikoen aldeko aldarrikapena egingo dute.













