Txiribiri zizelkari elkarteak erakusketa irekiko du gaur
URRETXU // Txiribiri zizelkari elkarteak erakusketa irekiko du gaur Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. 19:00etan inauguratuko da. 30 tailagile baino gehiagoren lanak ikusi ahal izango dira: Picassoren Gernika, kutxak, animaliak, Antioko baseliza, Donostiak Kontxako hondartzako baranda eta Haizearen Orrazia… Erakusketa hilaren 27a arte egongo da zabalik. Urretxuko Juan de Lizarazu aretoa asteartetik igandera irekitzen dute, 17:30etik 20:30era.












