25 aldiz odola eman dutenek diploma bana jaso dute
Hiru herritarrek jaso dute odol-emaile elkartearen diploma.
Seguran 25 aldiz odola eman dutenek diploma bana jaso dute asteburuan. Goierri mailakoa izaten da 25 aldiz odola emateagatik egiten den diploma banaketa, baina aurten herriz herri edo odol-emate eremuka egin dute, eta Seguran, hiru herritarrek jaso dute aitorpena. Banaketa ekitaldiaren ondoren udaletxe parean argazkia atera eta mokadutxoa hartu dute.