Ordiziako Gaztetxearen aurkako "erasoa" salatzeko elkarretaratzea deitu du Gazte Asanbladak
Gazte Asanbladako kideek salatu dute Gaztetxeko bi ateak apurtuta aurkitu dituztela. Ostegunean, 19:00etan, elkarretaratzea deitu dute Ordiziako Plaza Nagusian
Gaur goizean, sorpresa desatsegin bat izan dute Ordiziako Gazte Asanbladako kideek. Sare sozialen bidez salatu dutenez, Gaztetxeko bi ateak puskatuta aurkitu dituzte, batak, sarraila erabat txikituta zuela, eta besteak, indarka aritu direnaren zantzuak zituela. Gertaera honek, Gaztetxea bakarrik ez, aspalditik egiten datozen lanaren, antolatzen ari diren ekimenen, eta horietan parte hartzeko asmoa duten herritarren kontrako erasoa ere badela. Gauzak horrela, gertatutakoaren aurka elkarretaratzea deitu dute biharko, osteguna, Ordiziako Plaza Nagusian, 19:00etan.