Xabier Isasa, hirugarren Gipuzkoako erlojupeko txapelketan
Txirrindulari urretxuarrak podiuma zapaldu du 23 urtez azpiko eta Elite mailako txirrindularientzako Gipuzkoako erlojupeko txapelketan.
Xabier Isasa txirrindulari urretxuarra hirugarren postuan sailkatu zen atzo 23 urtez azpiko eta Elite mailako txirrindularientzako Gipuzkoako erlojupeko txapelketan (Gervais memoriala). Irabazlea Enekoitz Azparren izan zen eta bigarren postuan Mikel Mujika legazpiarra sailkatu zen. Bai Isasak eta bai Mujikak Goierri kirol elkartean eman zituzten lehen pausoak.
Isasa 23 urte azpikoen Girotik (Girino) etorri berria da. Asko sufritu du eta erorketa bat izan du, baina itzulia amaitzea lortu du eta asko ikasi duela aipatu du.
Argazkia: Gorka Estrada/Noticias de Gipuzkoa