Zuhaitz Gurrutxagak Lazkaora dakar 'Futbolistok' bakarrizketa
Hilaren 21ean izango da, Areria aretoan. Sarrerak salgai daude.
Zuhaitz Gurrutxaga umoregile elgoibartarrak Futbolistok monologoa aurkeztuko du Lazkaon, hilaren 21ean. Maizpide euskaltegiak udalaren laguntzarekin antolatutako saioa da. Emanaldia Areria aretoan izango da, 17:00etan. Sarrerak udaletxean eskatu behar dira.