Beasainek Mikel Orbegozo aurrelaria fitxatu du
Tudelano taldetik dator 32 urteko aurrelari donostiarra. Esperientzia handia du 2.B mailako taldeetan.
Mikel Orbegozo donostiarrak Beasainen jokatuko du datorren denboraldian. Aurrelaria da eta 32 urte ditu. Tudelanon aritu da orain arte baina kontratua amaitu zitzaionez, talderik gabe zegoen. Esperientzia handiko jokalaria da, hamalau denboraldi egin baititu, batez ere, 2.B mailako taldeetan jokatuz. Besteak beste, Reala B, Sestao River, Bilbao Athletic edota Real Union taldeetan ibilitakoa da.
Halaber, klubak Akziodunen Batzarra egingo du ekainaren 30ean, 19:30ean, Laboral Kutxako egoitzan. Egoera ekonomikoa aztertuko dute eta denboraldiaren balorazioa egingo dute.