Ekainaren 26ra atzeratu dute Eztanda errekaren garbiketa
Biharko zen erreka auzolanean garbitzeko deialdia, baina eguraldi aurreikuspenak txarrak direlako astebete atzeratu dute.
Ekain kulturalaren barruan, bihar Eztanda erreka auzolanean garbitu behar zuten hainbat herritarrek, baina aldaketa bat izan da datan. Ekainaren 26ra atzeratzea erabaki du Ormaiztegiko udalak azaldu duenez “erreka igota” datorrelako eta eguraldi aurreikuspenak txarrak direlako.