Korosti dantza taldearen bi saioetarako sarrerak
DANTZA // Korosti dantza taldea oholtzara itzuliko da, 2020eko martxotik publiko aurrean dantzatu gabe egon eta gero. Hilaren 26an, larunbata, bi emanaldi egingo ditu Haztegi ikastolako patioan, 17:30ean eta 19:00etan. Sarrerak Kultur Etxean hartu behar dira, hilaren 21etik 25era bitartean.













