Korta Oiarbideko bizilagunekin bilera, astelehenean
IDIAZABAL // Landa eremuko bizilagunen beharrak ezagutzeko bilerak egin ditu udalak hainbat auzotako bizilagunekin maiatzetik. Astelehenean Korta Oiarbide auzoan izango da, 17:00etan, barrenekoan. Urtsuaranen, Arizti Goiburun, Gainekerean, Akutainen, Arimasagastin eta Urbizun egin dituzte bilerak dagoeneko.













