Ballet ikuskizunarekin hasi da Ordiziako dantza asteburua
Amets Bide dantza taldeak gonbidatuta, Iker Murillo Studio 24 ballet eskolakoek ikuskizuna egin dute eguerdian. Arratsaldean, herriko dantzari gazte eta helduen emanaldiak izango dira.
Amets Bide dantza taldeak antolatuta, Dantza Asteburua egiten ari dira Ordizian. Gaur ekin diote egitarauari, eguerdian Iker Murillo Studio 24 ballet eskolakoek Beti Alai pilotalekuan egin duten ballet ikuskizunarekin.
Arratsaldean jarraituko dute emanaldiek, pilotalekuan; aurrena, Amets Bide taldeko haur eta gaztetxoen txanda (17:00) izango da, eta ondoren, helduena eta Alurr dantza taldekoena (19:30).
Bihar, berriz, balleteko nahiz Amets Bideko dantzariek, ‘barandilla’ egingo dute, 12:30ean, Barrena parkean.