Mundu mailako marka batek borobildu du Ordiziako mitina
Txindoki Atletismo Taldeak antolatuta, Jose Antonio Peñaren omenezko mitina jokatu dute gaur arratsaldean, Ordizian. Rose Mary Almanza kubatarrak, mundu mailako marka jarri du 800 metrokoan.
Bi urteko etenaren ondoren, goi mailako kirol ikuskizuna ekarri du, berriz ere, Jose Antonio Peñaren omenezko V. Mitinak Ordiziara. Txindoki Atletismo Taldeak antolatuta, Euskal Herriko atletarik onenez gain, Estatu mailakoak eta atzerriko zenbait ere dira Altamira estadioan.
Atleta horietako askok, haien denbora pertsonalak hobetu eta herrialde mailako markak jartzea lortu dute. Baina momenturik bereziena, arratsaldeko 19:40ak aldera iritsi da, 800 metroko proban, Rose Mary Almanza kubatarrak mundu mailako urteko markarik onena lortu duenean.
5000 M. Gizonezkoak
- David Bascuñana (Clinica Menorca) …………………. 13:53.15
1500 M. Emakumezkoak
- Nerea Anasagasti (Bidezabal Durango) ……………… 4:22.17
1500 M. Gizonezkoak
- Jorge David Torre (Real Sociedad) …………………….. 3:43.75
800 M. Emakumezkoak
- Rose Mary Almanza (Kuba) …………………………….. 1:56:52 (WL)
800 M. Gizonezkoak
- David de Blas (Real Sociedad) ………………………….. 1:50.14
400 M. Emakumezkoak
- Barbara Camblor (Playas Castellón) ……………………. 53.15
400 M. Gizonezkoak
- Yoanes Chattoui (Maroko) …………………………………. 45.96
100 M. Emakumezkoak
- Irati Mitxelena (Atl. San Sebastian) ……………………… 11.59
100 M. Gizonezkoak
- Adei Larraz (Real Sociedad) ………………………………… 10.54
Pertika jauzia. Emakumezkoak
- Malen Ruiz de Azua (Valencia Club) ………………………. 4.42
Luzeera jauzia. Gizonezkoak
- Juan Errandonea (Super Amara Bat) ……………………… 7.38
Sailkapen osoak, arloz arlo, Txindoki Atletismo Taldearen webgunean daude ikusgai.