Ordiziako atletismo mitina, zuzenean
Arratsaldeko 18:00etan hasi eta 20:30ak aldera arte jokatuko dute Peñaren omenezko atletismo mitina Ordizian. Azken neurriei esker, 300 lagunek bertatik bertara ikusi ahal izango dute. Zuzeneko emisio bidez ere jarraitu daiteke.
Arratsaldeko 18:00etan hasiko da Ordiziako atletismo mitina, Peñaren omenezkoa. Txindoki Atletismo Taldeak antolatutako topaketan dozenaka atletak parte hartuko dute, Euskal Herrian ez ezik, estatu mailan ere mailarik onenean dabiltzanak. 17:00ak aldera hasi dira kirolariak beroketa lanak eta aurreneko probak egiten.
Azken orduko beste nobedade bat ere izango du Ordiziako mitinak. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak atzo onartutako azken neurriei jarraiki, Altamiran publikoa izateko aukera dute. Antolakuntzak jakinarazi duenez, edukiera maximoaren %60 hartu ahal izango dute, horrenbestez, 300 bat lagunek izango dute mitina bertatik bertara jarraitzeko aukera. Joaterik ez dutenek, ondorengo loturan jarraitu ahal izango dute: