Eneko Etxanizek irabazi du Legazpiko aurresku txapelketa
Markel Garmendia legazpiarra izan da goierritarren artean onena, 6. postuan bukatu eta gero.
Gazte mailako gipuzkoar erako III. Aurresku Txapelketa Nagusia jokatu dute larunbat honetan, Legazpiko azokako eraikinean. Guztira 14 dantzari gaztek parte hartu dute lehian. Eneko Etxaniz elgoibartarrak irabazi du sari nagusia. Bigarren eta hirugarren sariak, berriz, Ane Jaunarena lezotarrak eta Amasa-Villabonako Naroa Arretxek jaso dituzte.
Lehiaketan parte hartu duten goierritarren artean posturik onena lortu duena, Markel Garmendia legazpiarra izan da, 6. tokian bukatu eta gero.
SARIAK:
- 1. SARIA: Eneko Etxaniz (Elgoibar)
- 2. SARIA: Ane Jaunarena (Lezo)
- 3. SARIA: Naroa Arretxe (Amasa-Villabona)
- 4. SARIA: Olatz Azkue (Lezo)
- 5. SARIA: Endika Osa (Lezo)
- 6. SARIA: Markel Garmendia (Legazpi)