Erreka garbituko dute bihar Zaldibian, auzolanean
ZALDIBIA // Zaldibiako Udalaren Ingurumen Batzordeak sustatuta eta Zaldibia Zero Zabor taldeak antolatuta, Amundarain erreka auzolanean garbitzeko deia egin dute bihar. Plazan 09:30ean elkartu, eta taldeka eta eremuka banatuko dira izena ematen duten boluntarioak. Izena zaldibia.org atarian edo kultur etxean eman behar da. Edozein adinetako herritarrek egin dezaketen lana dela eta, deialdia guztiei zabaldu diete.













