Gaztedi A txapeldun Euskadiko sokatira txapelketaren finalean
Gaztedi A izan da parte hartu duten zazpi taldeetatik onena Euskadiko lur gaineko sokatira txapelketaren finalean
Finalistek gaur jokatu dute Urretxu-Zumarragako Herri Kirol Elkarteak antolatutako sokatira txapelketa, Zumarragako Etxeberri auzoan. Guztira zazpi talde bildu dira Euskadiko lur gaineko sokatira txapelketaren final honetan, 600 kiloko kategorian. Laukizko Gaztedi Sokatira Taldeak lehenengo eta hirugarren postuak lortu ditu podiumean, eta Erandioko Goiherri taldea izan da bigarren postua eskuratu duena.
- Gaztedi A 20,5 puntu (Laukiz)
- Goiherri 18,5 puntu (Erandio)
- Gaztedi B 15 puntu (Laukiz)
- Akelarre 11,5 puntu (Erandio)
- Mutriku 9,5 puntu (Mutriku)
- Getxo 6 puntu (Getxo)
- Gaztedi C 3 puntu (Laukiz)
Euskadiko Herri Kiroletako lehendakaria den Igor Doñabeitiak jakinarazi duenez, guztira lau final jokatuko dituzte denboraldi honetan: 680 kg-koa, 650 kg-koa, 600 kg-koa eta 500 kg-koa. Azken hau ez dute jokatu oraindik, baina datorren astean hasiko dira lehian.