Lapkek jantzi ditu Euskal Herriko kluben finaleko txapelak
Jubenilen eta 22 urtez azpikoen partidetan Lapkek lortu du garaipena Euskal Herriko kluben finalean
Lau talde sailkatuak Zumarragako Beloki pilotalekuan elkartu dira Euskal Herriko Kluben Arteko Pilota Txapelketaren finalak jokatzeko asmoz. Guztira bi partida jokatu dituzte, bata jubenil mailan eta bestea 22 urtez azpikoan.
Jubenil kategorian Lazkaoko Lapke elkartekoak ziren bi bikoteak. Zubizarreta eta Telleriak 22-16 irabazi diete Irribarria eta Ituarteri. 22 urtez azpiko mailan ere, Lazkaora joan da txapela Eguren eta Garmendiak lortutako garaipenari esker. Bikote honek 22-6 emaitza lortu du Joko Alai klubeko Etxeita eta Gomez pilotarien aurkako norgehiagokan.