Beste bost kasu agertu dira Goierrin
Osasun Sailaren arabera bost positibo berri atzeman dituzte eskualdean. Lazkaon, Ordizian eta Beasainen agertu dira azkenak.
Osasun Sailak beste bost kasuren berri eman du gaur Osasun Sailak. Lazkaon (2), Ordizian (2) eta Beasainen (1) atzeman dituzte azken positiboak. Gainontzeko hemeretzi herrietan, ez da kasu berririk azaldu.
Eragin tasa ere egonkortzen ari da, eta 500.000 biztanleko ehun kasuen azpitik dago azken asteetan. Beasain, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga eremu berdean daude, Lazkao eta Ordizia, berriz, horian.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.907 COVID-19 positibo kasu izan dira.
06/29 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 13 | 0 | ||
Arama | 0 | 20 | 0 | ||
Ataun | 0 | 224 | 0 | ||
Beasain | 1 | 1.610 (+1) | 42,79 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 | ||
Gabiria | 0 | 24 | 0 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 183 | 0 | ||
Itsasondo | 0 | 67 | 0 | ||
Lazkao | 2 | 557 (+2) | 195,31 | ||
Legazpi | 0 | 949 | 47,57 | ||
Legorreta | 0 | 168 | 67,11 | ||
Mutiloa | 0 | 31 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 82 | 218,10 | ||
Ordizia | 2 | 1.386 (+2) | 168,82 | ||
Ormaiztegi | 0 | 109 | 0 | ||
Segura | 0 | 201 | 0 | ||
Urretxu | 0 | 643 | 43,93 | ||
Zaldibia | 0 | 334 | 60,31 | ||
Zegama | 0 | 186 | 0 | ||
Zerain | 0 | 17 | 0 | ||
Zumarraga | 0 | 1.058 | 30,55 | ||
GOIERRI | 5 | 7.907 (+5) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-06-30)