Otso Irakurleek bihar dute kurtsoko azken solasaldia Ataunen
ATAUN // Ekaineko saioa egun bat atzeratuta, bihar, osteguna, egingo du Ataungo Otso Irakurleak taldeak lanurteko azkeneko juntadizoa. Antxine Mendizabalen Odolekoak irakurri dute. Udaletxeko batzar aretoan ariko dira hartaz, bihar 19:00etan. Irailaren azkenean egingo dute hurrengo solasaldia, 29an. Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? irakurriko dute udan.













