Urretxuko Hurren bonuak erosi eta erabiltzeko azken eguna
Urretxuko Udalak Hurren deskontu bonuen kanpaina berri bat jarri du abian eta gaur da bonuak erosteko eta erabiltzeko azken eguna. Egitasmo honen helburua pandemiaren ondorio ekonomikoei aurre egitea da, herritarrek erosketak herriko dendetan egitea bultzatuz eta herriko familiei lagunduz.
Bonuak Urretxun erroldatuak daudenek bakarrik eros ditzakete. Bonu bakoitzak 10 euro balio du eta 30 euroko erosketa egiteko balio du. Bonu bakoitzak bost euroko lau txartel eta hamar euroko bat ditu. Horri esker, bonuak erosketa txikiak egiteko erabili ahal dira.
Pertsona bateko edo biko familia unitateek bonu bakarra eskuratu dezakete, hiru edo lau pertsonek osatutako familia unitateek bi erosi ditzakete eta bost pertsonez edo gehiago osatutako familia unitateek hiru bonu eskuratu ditzakete.
Non erosi
Bonuak Urretxuko udaletxean (08:00etatik 15:00etara) eta kultur etxean (17:00etatik aurrera) eros daitezke.
Kanpainarekin bat egin duten dendetan erabili ahal dira. Denda horietan guztietan Hurren Urretxuko Merkatariak dion pegatina jarri dute. Bihartik aurrera, bonuek ez dute baliorik izango. Guztiak erabiltzen ez dituzten bizilagunei ez diete dirurik itzuliko.













