Igartza Oletako bi noranzkoak bihar zabalduko dituzte
Igartza Oletako bidegurutzean eskubitara hartzea ez da derrigorrezkoa izango aurrerantzean. Dolareako obrak ez dira amaitu
Igartza Oleta kaleko errepideak bi noranzkoak berreskuratu ditu. Gaurtik aurrera ez da derrigorrezkoa bidegurutzean eskubitara hartzea. Aurrera jarraitu daiteke, zuzen. «Hiru helburu nagusi lortu nahi dira. oinezkoen segurtasunean eta ingurugiroan aurrerapausoak ematen jarraitzea, herriko sarbidean gure ondarea ikusaraztea eta herri barruko trafikoaren puntu beltzak arintzea», azaldu du udalak ohar bidez. Leire Artola alkatea aldaketak bertatik bertara bisitatzen izan zen, Adur Ugartemendia Adur Ugartemendia Lurraldea Saileko batzordeburuarekin batera.
«Norabide bikoitzak herrirako sartu-irtetea zuzenago egitea ekarriko du, ingurugiroan ere eginez», aipatu dute udaletik. Ondorioz, herritarren bizi kalitatea eta segurtasuna hobetuko dela nabarmendu dute. Auto gutxiagok gurutzatuko dute errepidea eta espaloia. Gainera, bidegorria espaloiaren alturara berdindu dute, autoengandik urrutiratuz. Halere, espaloia ez dute txikitu, Oria ibaiaren gainean eraikitako boladizoari esker.
«Udal gobernuak hobekuntza hauek erabakitzeko orduan hiru udaltzainburu eta azken hogeitaka urteetan trafiko azterketak burutu dituen enpresa izan ditu bidelagun», zehaztu dute.
Aldizkako mozketak
Bi noranzkoak behin betikoak diren arren, baliteke datozen egunetan aldizkako itxialdiak izatea. Dolarea parkeko lanak oraindik ez dituzte amaitu eta beharren arabera moldatu beharko da.