Kultur Etxean hartu behar dira 'Legea gu gara' antzezlanerako sarrerak
Uztakale egitarauaren barruan, Aritza Rodriguez eta Juanjo Otero aktoreek kale antzezlana egingo dute, bihar.
Eguraldiak laguntzen badu, Haztegi ikastolako patioak Sergio eta Erramun polizien bisita jasoko du bihar 19:00etan. Barsanti antzerki taldeak eskainiko duen Legea gu gara 50 minutuko ikuskizuneko protagonistak dira Sergio eta Erramun, Aritza Rodriguez eta Juanjo Otero antzezleek interpretatutakoak. Kale antzerki hizkuntza erabiliz, umorea eta egunerokotasun soziala azaleratuko dituzte lanean zehar. Antzezlan umoretsu eta ausarta da Legea gu gara.
Antzerki emanaldi hau Uztakale egitarauaren bigarren ekintza da. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik eskuratu behar da, Kultur Etxeko harreran edo 943 73 72 02 telefonora deituta, 09:00etatik 13:30era bitartean. Eguraldi txarra eginez gero, ikuskizuna Azokan egingo dute.