Lierniko erromeria bertan behera gelditu da aurten ere
Egoerak hobera egin badu ere, «oraindik ere prebentzio neurri guztiak gutxi» direla uste du udalak.
Aurten ere ez da Lierniko erromeriarik izango. Koronabirusa dela eta beste urtebetez erromeria bertan behera uztea erabaki dute. Egoera hobera doan arren, «oraindik ere prebentzio neurri guztiak gutxi direla eta» hartu dute erabakia. «Ormaiztegiarrek horrenbeste gozatzen duten jai-egun honek datorren urterarte itxaron beharko du momentuz», adierazi du Ormaiztegiko Udalak.