Nahia Garrido igerilari urretxuarra Serbiara joango da, Espainiako selekzioarekin
Mediterranean Cup txapelketan parte hartuko du 14 urteko igerilariak, Belgradon.
Nahia Garrido 14 urteko igerilari urretxuarrak Mediterranean Cup txapelketan parte hartuko du Espainiako selekzioarekin. Proba hau Belgradon izango da, Serbiako hiriburuan, urriaren 15etik 17ra. Lehenago, aste honetan bertan, Euskadiko txapelketan parte hartuko du. Eta ondoren, Espainiakoan. Sabadellen jokatuko da eta dominaren bat lortzeko aukera handiak ditu. Gainera, duela gutxi bere mailako Euskadiko errekorra egin du, 200 metro estilo proban.