Agauntzako bi horma txiki eraitsi dituzte, Lazkao parean

Gipuzkoako Foru Aldundiak lehengo astean eta oraingoan egin ditu Agauntza errekako bi presatxo botatzeko lanak. San Migel elizaren parean, metrobetez azpitiko altuera zuten bi horma desegin dituzte hondeamakinek, ibai ibilgua eta arrainen igarobidea naturaltzeko. Proiektuan beste bi horma eraistea era aurreikusita dago, San Inazio auzunearen parean.