Aztirian aurten ere ez dute jaietako mendi lasterketa egingo
GABIRIA // Aztiriko Mendi Lasterketarik ez da jokatuko 2021ean ere. Antolatzaileek aste honetan iragarri dute bertan behera geratuko dela proba, pandemiaren murriztapenengatik. Uztailaren 18an zatekeen. Santa Marina jaietarako, aldiz, ekitaldiren bat prestatzeko asmotan dira Aztiri-Bat elkartekoak.













