Beste hiru kasu atzeman dituzte, denak Beasainen
Osasun Sailak beste hiru kasuren berri eman du gaur, Goierriri dagokionean. Hiru kasuak, Beasainen agertu dira. Gainontzeko 21 herrietan ez dago positibo berririk.

Hiru positibo berri, eta hirurak Beasainen. Hori da Osasun Sailaren gaurko txostenak eman duen datua. Gainontzeko hogeita bat herrietan ez da kasu berririk agertu.
Eragin tasa ere egonkortzen ari da, eta 500.000 biztanleko ehun kasuen azpitik dago azken asteetan. Beasain, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga eremu berdean daude, Lazkao eta Ordizia, berriz, horian.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.912 COVID-19 positibo kasu izan dira.
07/01 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 13 | 0 | ||
Arama | 0 | 20 | 0 | ||
Ataun | 0 | 224 | 0 | ||
Beasain | 3 | 1.613 (+3) | 57,06 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 | ||
Gabiria | 0 | 24 | 0 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 183 | 0 | ||
Itsasondo | 0 | 67 | 0 | ||
Lazkao | 0 | 560 | 177,56 | ||
Legazpi | 0 | 949 | 35,68 | ||
Legorreta | 0 | 168 | 0 | ||
Mutiloa | 0 | 31 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 82 | 218,10 | ||
Ordizia | 0 | 1.387 | 178,75 | ||
Ormaiztegi | 0 | 109 | 0 | ||
Segura | 0 | 201 | 0 | ||
Urretxu | 0 | 643 | 43,93 | ||
Zaldibia | 0 | 335 | 120,63 | ||
Zegama | 0 | 186 | 0 | ||
Zerain | 0 | 17 | 0 | ||
Zumarraga | 0 | 1.058 | 30,55 | ||
GOIERRI | 3 | 7.915 (+3) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.