Bisita tematikoak Igartubeiti Baserri Museoan
Uztailean 'Landareen sekretuak' bisita egin eta jasotako landareak dastatzeko aukera izango da. Zumalakarregi Museoarekin bisita bateratua ere antolatu dute.

Igartubeiti Baserri Museoak udako eskaintza aurkeztu du. Baserriaren inguruneari eta arkitektura paregabeari buruzko programa da. Batetik, uztailetik aurrera ‘Landareen sekretuak’ egiteko aukera izango da. Landare jangarriak ezagutu, jaso eta dastatuko dituzte parte hartzaileek baserri inguruan, gehienez 20 pertsonako taldetan. 11.30ean hasiko da bisita eta ordubete iraungo du. Bestetik, ‘Igartubeiti baserriaren erraiak’ bisitan, baserriaren arkitektura eta zaharberritzea aztertuko dute 12:30etik 13:30era. Gehienez 10 pertsonako taldeak izango dira.
Jarduerak nork bere kasa ere egin ditzake. Bisita komentatuak egingo dituzte, euskaraz 11:00etan, gazteleraz 12:30ean eta euskaraz eta gazteleraz 17:00etan. QRak eskaneatuz ere bisitatu daiteke museoa. Zumalakarregi Museoarekin ere bisita bateratu bat antolatu dute: ‘Iraganera bidaia’. 2 museoak bisitatu eta Idiazabal gazta, sagardoa eta zukua dastatuko dute parte hartzaileek.