IAT zerbitzua urte beteko epean martxan jartzeko ardura hartu dute
Leire Artola allkatea, Adur Ugartemendia Lurraldea Saileko burua, Iñaki Aldekoagarai Eusko Jaurlaritzako kidea eta Itevelesa enpresako ordezkariek bilera egin zuten herenegun

Beasaingo Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Grupo Itevelesa enpresak Beasain IAT zerbitzua urte betean martxan jartzeko konpromisoa hartu dute. Hiru aldeetako ordezkariak herenegun bildu ziren, prozesua azkartzeko asmoarekin. Pausoak “lehenbailehen” emateko “ahalegin guztia” jarriko dutela esan zuten.
Leire Artola alkatea, Adur Ugartemendia alkateorde eta Lurraldea saileko burua, Iñaki Aldekogarai Eusko Jaurlaritzako ekonomiaren garapena, jasangarritasuna eta ingurumena saileko zerbitzu zuzendaria eta IAT zerbitzua eskaintzeaz arduratuko diren Grupo ITEVELESA enpresako ordezkariak Iturralde txikiko lursailean elkartu ziren. Bertan eraikiko da IAT zerbitzugunea. Iazko ekainean sinatu zuten Beasaingo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak lursailaren lagapena.