Loinatz klasikoan 23 urtez azpiko txirrindularirik onenak lehiatuko dira
Hego Euskal Herriko eta Espainiako 23 urtez azpiko txirrindularirik onenak bilduko ditu Loinatz Klasikoak, igandean.

Ion Lazkanoren omenezko Loinatz klasikoak ia 200 txirrindulari elkartuko ditu. Hego Euskal Herriko eta Espainiako 23 urtez azpiko txirrindularirik onenak lehiatuko dira. Goierritarrak ere bai, tartean. Etzi izango da.
145 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Sei mendate izango dituzte bidean: Mandubira eta Olaberrira igo beharko dira, besteak beste. Biak azken 20 kilometroen barruan izango dira. Helmuga Nafarroa Etorbidean izango dute, betiko legez.
Zikloturistak, Arabara
Loinatz txirrindulari elkarteko zikloturistak Arabara joango dira bihar. 07:30ean abiatuko dira Erauskin plazatik. Otsaurtetik Arabara igaroko dira, Eginora; Aizkorriko mendilerroa inguratuko dute eta Arrasatetik, Udana igota, berriz ere Beasainera itzuliko dira. Parte hartu nahi duenak Loinatzekoekin jarri behar du harremanetan.
40 km/h | 38 Km/H | |
---|---|---|
Irteera | 9:30 | 9:30 |
Abaltzisketa | 10:04 | 10:06 |
Beasain | 10:37 | 10:41 |
Abaltzisketa | 11:19 | 11:25 |
Beasain | 11:51 | 11:59 |
Liernia | 12:04 | 12:12 |
Olaberria | 12:16 | 12:25 |
Beasain | 12:25 | 12:34 |
Mandubia | 12:41 | 12:51 |
Olaberria | 12:57 | 13:08 |
Helmuga | 13:07 | 13:18 |