Iñaki Narbaiza eta Unai Etxeberria izan dira Goilurrak rallyan irabazle nagusiak
Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti izan dira bigarrenak, eta Arkaitz Uranga eta Maialen Guridi hirugarrenak.
Goilurrak rallyaren irabazle nagusiak. Arg: Ariane Vierbücher Iñaki Narbaiza eta Unai Etxeberria izan dira Goilurrak rallyaren hirugarren jardunaldiko irabazle nagusiak. Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti izan dira bigarrenak, eta Arkaitz Uranga eta Maialen Guridi hirugarrenak. Lazkaon egin dute sari emate ekitaldia, gaurkoari amaiera emanez.
Goizean, Azkoitian hasi da Euskal Herriko denboraldiko hirugarren rallya izan den hau, Lazkaoko Ikullu Racing eta Azkoitiko Errebueltie eskuderiek antolatu.
Hiru errepide tarte desberdinetan, sei erlojupekok osatu dute proba, tarte bakoitzeko bina pasaera egin behar izan dituztelarik partaideek. Goizeko bi sektoreak iazko berdinak izan dira: Endoia eta Azkarate. TC1 eta TC3 erlojupekoak Endoian barrena, Zestoatik Madariagara (14,61 km aldiko). TC2 eta TC4, aldiz, Azkarate gainetik abiatu, eta baserri-bide batzuetan barrena Elgoibarreraino (12,75 km).
Goierrira, arratsalde partean iritsi dira. Gabiria eta Zegama artean 19,45 kilometro luzeko bidea egin dute, eta bi pasaera horiek eskakizun maila handia izango dute, probaren amaieran.
Partaideen ia erdiak utzi du proba
Istripu ugari izan da gaurko lasterketan. Lehena, proba hasi eta gutxira. Lasterketa irabazteko faborito zena, 1 zenbakiarekin parte hartu duen autoa, errepidetik irten da, eta larrialdi zerbitzuen beharra izan dute. Horrek, proba eten du eta ordubeteko atzerapena eragin du. Jakinarazi dute, ospitalera eraman dituztela autoan zihoazen partaideak, baina ongi daudela.
Denera, 56 auto atera dira irteera puntutik, eta 25ek ezin izan dute proba amaitu.
Jarraian, gaur sariak irabazi dituztenen zerrenda, eta argazki galeria:
- 1 KLASEA:
Ez da irabazlerik egon
- 2 KLASEA:
Eneko Ausin eta Igor Velasco
- 3 KLASEA:
Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti
- 4 KLASEA:
Iñaki Narbaiza eta Unai Etxeberria
- 5 KLASEA:
Ioritz Odiaga eta Arkaitz Kobeaga
- 6 KLASEA:
Roland Holke eta Nerea Campos
- 9 KLASEA (Historiokoak):
Aratz Zarakondegi eta Aitor Kortazar
- FORMULA LIBRE:
Ibon Beitia eta Jon Zubiaurre
- SPORTECH KOPA:
Iban Agirregomezkorta eta Alain Altzibar
- JUNIOR PILOTOA
Ez da irabazlerik egon
- JUNIOR KOPILOTOA
Arkaitz Ayarza
- GOILURRAK KOPA:
Ibon Beitia eta Ion Zubiaurre
- SCRATCH MAILAN:
1. Iñaki Narbaiza eta Unai Etxeberria
2. Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti
3. Arkaitz Uranga eta Maialen Guridi
- SARI BEREZIA:
Jose Calvar eta Eva Costas












