Ion Izagirrek bigarren egin du Tourreko Alpeetako etapan
Frantziako Tourreko zortzigarren etapan, Dylan Teuns (Bahrain Victorious) alemaniarraren ondoren, 44 segundora sartu da helmugan ormaiztegiarra.
Ion Izagirre (Astana-PremierTech) txirrindulari ormaiztegiarrak bigarren egin du Frantziako Tourreko 8. etapan. Dylan Teuns (Bahrain Victorious) alemaniarra izan da gaurko etaparen irabazlea, 3h 54′ 41″ eginda. Izagirrek, lanak txukun egin ondoren, azken sprintean lortu du bigarren postua, eta 44 segundoko tartearekin sartu da helmugan. Hirugarren berriz, Michael Woods (Israel Start-Up Nation), 47 segundora.
Gaurkoa, Alpeetako etapa izan da. 150,8 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute txirrindulariek, Oyonnax eta Le grand-Bornand artean.












