Mo'Kalamity handiaren txanda izango da gaurko Legoreggaen
Tricoma Banda arabarrak ireki du Legoreggae jaialdiko bigarren zatia. Revolutionary Brothers eta Mo'Kalamity & The Wizards taldeek ere joko dute gaur.
Tricoma Bandak ireki du gaur Legoreggae jaialdia. Arg: Ariane Vierbücher Legoreggae jaialdiak hitzordu bikoitza izan du aurten. Atzo, ostirala, Emeterians Live Dub, Skabidean, eta Revolutionary Brothers taldeek jo zuten. Gaur berriz, Mo’Kalamity eta The Wizards, Trikoma banda, eta bezperan bezala, Revolutionary Brothers. Euskal Herriko, estatuko eta nazioarte mailako reggae eszenako talde onentsuenak entzuteko aukera Legorretako Harripillan egin duten jaialdian.
Ostiralak emandakoarekin, “oso gustura” agertu da Legoreggae jaialdiaren antolakuntza. Lehenengo aldiz, publikoa eserita egin dute, baina ala izanda ere bertan egon zirenek “ederki” pasa zuten.
Gaurkoan ere hiru talderen eskutik joango da festa. Trikoma Banda arabarra hasi da giroa berotzen. Ondoren, beste bi izen handik jarraituko diote. Revolutionary Brothers, erreferente dena reggae eszena nazionalean, estatuko Sound Systems aktiboenetako bat da. Hip hop, dancehall, dubstep eta jungle doinuak ekarriko dituzte, zuzeneko oso indartsu batean.
Eta Mo’Kalamity & The Wizards nazioarte mailan sona handiko taldeak itxiko du Legoreggae aurten. Azkeneko hauek, reggae garbiena erabiliz, tolerantzia, bizirauteko beharrezkoa den maitasuna, gizateriaren balioa eta batzuetan bizi dugun berekoikeria zein axolagabekeriari kritika egingo diote haien abestien bidez.












