18 autobus egitekon bi kontratu sinatu ditu Irizar e-mobilityk Berna eta Liechtensteinerako
Suitzako Bernmobil enpresarentzat zero igorpeneko 14 autobus ekoitziko ditu, eta Liechtensteineko BUS Ostschweiz-entzat, berriz, 4.
Irizar Taldeko Irizar e-mobility enpresak bi kontratu berri sinatu ditu Liechtensteineko eta Bernako bi enpresekin. Guztira 18 autobus ekoitziko ditu Europako bi lurralde horietarako. Batetik, Suitzako Bernmobil operadorearekin zero igorpeneko ie bus modeloko 14 autobuseko kontratua sinatu du. Bernako kaleetan 2023 hasieran martxan izatea aurreikusi dute. Bestetik, Liechtensteineko BUS Ostschweiz konpainiarentzat modelo bereko 4 autobus ekoitzi ditu. Laster zerbitzuan izango dira.
“Bi kontratu horiek Europako merkatuan mugikortasun irtenbide iraunkorrak emateko Irizar Taldearen posizionamendu estrategiaren urrats bat dira” Irizar e-mobilityk hedabideetara helarazitako ohar batean adierazi duenez. Autobusaren osagai eta sistemak Irizar Taldearen teknologiarekin sortuak dira.