Donosti Cup Goierriko hiru herritan
Ordizian, Beasainen eta Idiazabalen ari dira jokatzen. Gaur eta bihar artean jokatuko dituzte azken partiak.
Donosti Cup futbol txapelketa martxan da. Aurten Goierriko hiru herritan jokatuko dituzte partidak: Ordizian, Beasainen eta Idiazabalen. Ordizian aste osoan jokatu dira partidak eta bihar izango da azken jardunaldia. Idiazabalen ere astelehenean hasi ziren eta gaur izango da azkeneko jardunaldia. Beasainen, aldiz, gaur bakarrik jokatuko dira partidak. Irudian, Arizkorreta futbol zelaian Sanse CD eta Set11 Catalunya A taldeen arteko partida.