'Erlauntza' filma ikusteko aukera izango da bihar
BEASAIN // Udako zine zikloaren barruan, bihar, 22:00etan, Erlauntza eskainiko dute Ernaiko gazteek, plaza azpian. Dohainik da. Mireia Gabilondok zuzendua da eta Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz, Itziar Atienza, Naiara Arnedo eta Sara Cozar dira aktoreak.