'Erradikalak ginen' emanaldirako sarrerak aurrez
Uztailaren 15ean izango da emanaldia, udaletxean. Aforoa mugatua da eta aurretik eman behar da izena.

Datorren asteko ostegunean, uztailaren 15ean, Erradikalak ginen emanaldi berezia izango da Ezkio-Itsasoko udaletxean, udalak antolatuta, 19:00etan. Aforo mugatua izango duenez, aldez aurretik izena eman behar da, udaletxean edo 943 72 13 03 telefono zenbakian. Bertsoa eta bakarrizketa uztartzen dituzte emanaldian Ane Labakak eta Beatriz Egizabalek.