Murchanteko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte
Ataunen gaur egingo dute 19:00etan; bihar berriz, Lazkaon (19:00) eta Beasainen (20:00).

Atzo Murchanten (Nafarroan) izandako hilketa matxista salatzeko, elkarretaratzeak deitu dituzte Goierriko hainbat herritan.
Ataunen gaur elkartuko dira, 19:00etan, San Martin auzoko plazan. Bihar berriz, Lazkaon (19:00etan plazan) eta Beasainen (20:00etan Erauskin plazan) bilduko dira, mugimendu feministak deituta.
2021. urtean Euskal Herrian eraildako laugarren emakumezkoa da Murchantekoa.