Amaia Armendariz da egutegiko lehiaketaren irabazle berria

Legazpiko Udalaren egutegiko lehiaketak irabazle berri bat du. Amaia Armendarizek irabazi du ekaineko asmakizunari erantzun zuzena eman diotenen artean zozkatutako 50 euroko erosketa bonua, herriko dendetan gastatzekoa. Erik Galvez zinegotziak eman dio saria.
Ekaineko asmakizunak hala zioen: «Zer dela eta zer dela, tiroa behera bota eta sudurrean jo». Entzuna puzkerra zen.Guztira 109 erantzun jaso ditu udalak, eta horietatik 105 ziren zuzenak.
Uztaileko asmakizuna
Orain uztailari dagokion lehiaketa dago martxan, eta hauxe da hil honetako asmakizuna: «Zer ote, eta zer ote, puntan bi punta eta atzean bi zulo dituena?».
Erantzunak udalaren webguneren bidez eman behar dira: www. legazpi.eus, bertan dagoen formularioa beteta. Erantzun zuzena ematen dutenen artean, Legazpin gastatzeko 50 euroko erosketa bonu bat zozkatuko du udalak.