Belarra prest zuhatza egiteko
Oiangu parkean belar meta egingo dute bihar arratsaldean. Herritarrek ere parte har dezakete.
Oiangu parkeak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Almitza Sega Elkarteak antolatuta, belar meta egiteko lanean ari dira Oiangu parkean. Asteazkenean eta ostegunean segaz belarra moztu eta gero, gaur arratsaldean, belarra astinduko dute, 16:00etan hasita. Bihar berriz, larunbatarekin, belar meta egingo dute. 16:00etan jarri dute hitzordua. Herritar guztiek parte har dezakete, eta horretarako deialdia egin dute.
Gotzon Aranburuk atzo arratsaldean hartutako irudiekin egindako bideoa da honakoa: