Murchanteko hilketa gaitzetsi dute
Asteazkenean labankadaz hil zuten Maria Pilar Berrio Jimenez Murchanten (Nafarroa). Ustezko hiltzailea atzo atxilotu zuten Donostian eta guardiako epailearen esku geratuko da. Elkarretaratzeak egin dituzte gaur iluntzean Lazkaon eta Beasainen.
Murchanteko hilketa matxista salatzeko eta gaitzesteko kalera atera dira berriz ere goierritarrak, mugimendu feministak deituta. Gaur iluntzean, Lazkaon eta Beasainen egin dituzte elkarretaratzeak. Aurtengo urtean, Euskal Herrian eraildako laugarren emakumea da.
Ustezko hiltzailea atzo atxilotu zuten Donostian, Goierrin eta Gipuzkoan egindako polizia operazioen ondoren. Guardiako epailearen esku geratuko da.