Aritz Egeak Aran by UTMB probako Camins d'Hèr lasterketa irabazi du
100 kilometrotik gorako bere lehen lasterketa izan da
Aritz Egea mendiko korrikalari urretxuarrak Aran by UTMB probako Camins d’Hèr lasterketa irabazi du. Bere 100 kilometrotik gorako lehen lasterketa izan da eta nagusitu egin da. Bigarren postuan Isaac Salvat sailkatu da. Egeak 13 ordu, lau minutu eta zortzi segundu behar izan ditu 105 kilometroko proba osatzeko. Salvati 17 minutu atera dizkio.