Anne Mintegik Wimbledongo finala jokatuko du gaur
Idiazabalgo Udalak pantaila erraldoia jarriko du plazan partida zuzenzean ikusteko eta "Idiazabaldik ere gure animoa guztiak bidaltzeko" . Gaur, 15:30ak aldean hasiko da partida. Segurtasun distantziak mantendu eta musukoarekin egon beharko da.
Historia egin du dagoeneko Anne Mintegi idiazabaldar tenislariak: Wimbledon txapelketa ospetsuko finala jokatuko du gaur, Nastasja Mariana Schunk alemaniarraren aurka. Atzo arratsaldean finalerdietako partida irabazi du, Linda Fruhvirtova txekiarraren aurka. Bi set eta huts irabazi dio. Lehen setean 6 eta 3 nagusitu zaio eta bigarrenean 7 eta 5.
Pantaila erraldoia
Idiazabalgo Udalak pantaila erraldoia jarriko du plazan partida zuzenzean ikusteko eta “Idiazabaldik ere gure animoa guztiak bidaltzeko” . Gaur, 15:30ak aldean hasiko da partida, mutilen finala amaitutakoan (14:00etan hasiko da). Segurtasun distantziak mantendu eta musukoarekin egon beharko da.