Belar meta egin dute Oiangun
Nahi duten guztiek parte hartu ahal izan dute, Aranzadiren eta Almitzaren eskutik
Belar meta egin dute gaur arratsaldean Ordiziako Oiangu parkean, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Almitza Sega Elkarteak antolatuta. Asteazkenean eta ostegunean segaz belarra moztu eta gero, atzo arratsaldean belarra astindu zuten. Gaur, berriz, belar meta egin dute. Herritar guztiek parte hartzeko aukera eduki dute. Eguzkiak gogor jo duen arren, adin guztietako jende askok parte hartu du. Neska-mutikoek primeran pasa dute.
Horra hor Gotzon Aranbururen bideoa.