Goierriko Neska Gazteak taldeak antolatutako bertso saioa, Legorretan
Gaur arratsaldean bertso saioa egin dute Legorretako plazan, Goierriko Neska Gazteak taldeak antolatuta. Goizean formakuntza saio bat egin dute. Ondoren, plazan bazkaldu dute eta hainbat jokotan parte hartu dute. Bukatzeko, bertso saioa egin dute. Maddi Aiestaran, Haizea Arana eta Ane Zuazubiskar bertsolariek abestu dute. Gai jartzailea Aizpea Garmendia izan da.